XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURKETA 2

Aurreko esperientzian ikasi dugun moduan bi dira zatiki baliokideak bilatzeko segi daitezkeen bideak: .

biderkaketarena:

zatiketarena:

Azken kasu honetan zenbaki aukeratu bat hartu beharra dago zenbaki edozein batekin egitea ez bait da beti posible izaten.

ARIKETAK

1. Beheko dibujo honetan zatiki bat adierazten da.

Erabil ezazu kasu honetan goiko ikerketan lortu duzun legea eta dibujatu baliokideak.

Beheko dibujo honetan zatiki bat adierazten da.

Erabil ezazu kasu honetan goiko ikerketan lortu duzun legea eta dibujatu baliokideak.

Halaz ere problema batekin topatzen gara, nahi bada 6/4 zatikiaren baliokide guztiak bilatzea bai bide bat eta bai bestea ere ez dira bakoitza bere aldetik bakarka harturik bide egokiak; biderkaketak zenbait baliokide ez ditu ematen, 6/4 eta 9/6 baliokideak dira eta ez dago zatiki hori modu honetaz bilatzerik.

Zatiketak bakar bakarrik sinpleagoak ematen ditu 6/4 eta 9/6 baliokideak dira eta ez dago bide honetaz lortzerik.

Ikerketa honen gaia zera da beraz: nola lortu bide zihur bat zatiki baten baliokide guztiak bilatzeko?

2. Beheko eskema hau zatikiak sinplifikatzeko oso sistema ordenatua da; azter ezazu orain ikasia errepasatuz, eta ondoren aplika ezazu eskema hori beheko zatikiak sinplifikatzeko.

A- Bilatu zenbakitzailearen zatitzaileen multzoa.

B- Bilatu izendatzailearen zatitzaileen multzoa.

C- Egizu bi multzo hauen arteko ebaketa.

D- Aukeratu zatitzaile komunetako handiena.

E- Zatitu zenbaki horrekin zenbakitzailea eta izendatzailea.